Unai Serrano
psikologoa

Kontsulta Donostia erdialdean eta Arrasaten

Niri buruz

Unai Serrano Gasteluurrutia

Unai Serrano Gasteluurrutia naiz. Gaztetandik Psikologiarako eta gizakia ulertzeko interesa eta bokazioa izan dut. Bide zoragarria eta atsegina da, egunero ikasgai berriak ematen dizkidana.

10 urte baino gehiago daramatzat psikologo lanetan eta fede onez, dedikazioz eta gogo biziz lan egitearen poderioz, nire kontsultara etortzen diren pertsonek lortzen dituzten aurrerapauso eta arrakasten lekukoa izateko dudan aukera eskertzen dut.

Batzuetan gure bizitzak atsekabez, zorigaitzez, angustiaz eta konformismoz betetako norabidea hartzen du. Honek ez du esan nahi egoera horiek gainditzeko gai ez garenik.

Baliteke bultzada bat behar izatea, gugan sinesten duen norbaiten laguntza behar izatea, egoerei aurre egiteko ezinbesteko baliabideak emango dizkiguna. Agian, nahikoa dugu une zehatz batean beharrezkoa dugun errealitate-dosia, itxaropena eta babesa eskainiko digun norbait edukitzea. “Arazoen” ikuspuntu desberdinak ikusten lagunduko digun norbait edukitzea, bere jatorria aurkitzen eta zergatik irauten duten ezagutzen lagunduko diguna eta bizitzan moldatzeko tresna berriak eskuratzen lagunduko  diguna.

Hauek dira terapian eman diezazukedan alderdietako batzuk.

Laguntza psikologikoa

Zerbitzuak

Psikologoa tresna bat da, pertsonaren barruan funtzionatzen ez duena eta beharrezkoa ez den sufrimendua sortzen duena konpondu ahal izateko.

Iristen zaizkidan arazorik ohikoenak: Automestima baxuak, familia arazoak, atsekabe orokorra, estresa, beldurrak, antsietatea, depresioak…

Ikasketak

Unibertsitate-formazioa

+ 10 urte profesional gisa

Lan eskarmentua psikologo moduan

Psikologoa Donostian eta Arrasaten

Lagun zaitzakeen espezialista bat

Unai Serrano Psicólogo en Donostia - San Sebastían

Psikologoa Donostian eta Arrasaten